Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

Oarsoaldea   

Viejo Oarsoaldea

 

Peine del Viento (Donostia - San Sebastian ) / Eduardo Txillida

 

“Haize Orrazia”

Eskultorea: EDUARDO CHILLIDA

Arkitektoa: LUIS PEÑA GANTXEGI

“Haize Orrazia” (1977) eskultorearen izena daraman pasealekuaren amaieran dago kokaturik. Chillidak Luis Peña Gantxegi arkitektoarekin elkarlanean egin zuen lan hau. Garaiera ezberdinetako terraza batzuek eratzen dute. Terrazak granito arrosaz egindako galtzada-harriz estalita daude, eta hainbat harmailak eta eskailerak komunikatzen dituzte. Itsaslabarreko harkaitzetan, altzairuz eginda dauden metalezko hiru eskultura ikus daitezke txertaturik, hamar bat metroko tarteek bereiziak.

Multzoa osatzeko, hodi-sistema bat jarri da, olatuek dakarten airea zenbait zulotara bideratu eta airea irtetean soinu berezia egiten dutenak. Airea ur lainoztatuarekin batera irteten da ekaitz-garaia denean.

Argazkia: JAS, 2005

Tokia: Eduardo Chillida pasealekua. Donostia

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak