|
MARTZIAL
AGIRRE
“Kosme Damian
Txurruka”
Carrarako marmolez egina dago, Mutrikuko udalaren
ekimenez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzaz. 1885. urtean
inauguratu zen. Mutrikuko Udaletxearen eta Jasokunde Ama Birjinaren
elizaren aurrean kokatu zen, Mendibil arkitektoak diseinaturiko
oinarriaren gainean.
Kosme Damian Txurruka Elorza (Mutriku, 1761 –
Trafalgar, 1805). 15 urte zituela, Marinako guardia izateko izena eman
zuen. 1783. urtean, Marinako goi-ikasketak hasi zituen, eta 1787an
graduatu zen. Une hartatik aurrera, konfiantzazko lanpostuak eman
zizkioten. Hala, 1788an Antonio de Cordobaren agintepean, Magallanes
itsasartera egindako espedizioan parte hartu zuen, astronomia eta
geografia arloetako lanak eginez. 1792an, Mazarredo jeneralak gidatzen
zuen espedizio batean joan zen, Ipar Amerikako Itsas Atlasa egiteko
helburuarekin, eta interes eta zehaztasun handiko kartografia-lanak
burutzera iritsi zen.
Conquistador izeneko ontzia gidatu zuen, eta
1802an Mutrikura itzuli eta herriko alkatea izan zen denboraldi batez.
1803an, Principe de Asturias ontziaren agintea eman zioten, eta
San Juan Nepomuceno ontziarena ondoren. Azken ontzi horrekin,
Trafalgarko guduan parte hartu zuen, 1805. urtean, hainbat ingeles fragata
indartsuren aurka. Txurrukak ezin izan zuen gudu hura amaitu, zauri larria
egin baitzioten hanka batean, eta hil egin zen ordu batzuk geroago.
Argazkia:
JAS, 2005
Tokia: Txurruka plaza. Mutriku
(Gipuzkoa) |