Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa


GureGipuzkoa.net | Haga click aquí para ampliar© CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PACO MARI 

"El Candado" jostailu-denda


1940., 50. eta 60. hamarkadetako Donostian, ohikoa zen jendea saltokietako erakusleihoetan biltzea. Telebistarik ez zegoen garai hartan, eta saltokiak baliabide ekonomiko ezin hobea ziren, atzerriko munduarekin harremanetan egoteko, edo produktuei begira hasperen egiteko, gehienek nekez lor zitzaketelako. Haurrek zeharo argi zuten hori, eta, ametsak egi bihurtzeko, Errege Magoen borondatearen mende zeuden ia erabat, urtero zer ekarriko zuten jakin ezinik (Olentzero ez zegoen modan, oraindik ere).

70. hamarkadako haur askok orduak ematen zituzten denda aurrean -bereziki Gabon aurreko garaian-, jostailuzko trena ikusten, erakusleihoan zehar bueltaka. Ohikoa zen bi pertsona ilara ere egotea, ekintza errepikakor horri begira. Lehenengo ilara haurrena zen, eta atzekoa eurekin batera zihoazen pertsona helduena.

Dena dela, gauza guztiek dute amaiera: jostailu denda beste lokal batera lekualdatu zen 70. hamarkadan, telebistak etxeak hartu zituen, eta, handik denbora gutxira, “El candado" jostailu denda desagertu, eta, haren ordez, "todo a cien" saltoki bat jarri zen. Tamalgarria benetan…

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen© CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PACO MARI

Carli optika (1950. urte inguruan)


Goiko argazkiko “El Candado” jostailu-dendaren Gabonetako erakargarria jostailuzko trena zen, eta, Hernani kaleko 21. zenbakiko “Carli optikaren” erakusleihoan, aldiz, jaiotza, Errege Magoak mugitu egiten baitziren. Izugarrizko ikusmina sortzen zuen, argazkian ikus daitekeen moduan.

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PACO MARI

"Juguetes Marisol"

Argazkian, Juguetes Marisol ikus daiteke, eta “Reyes” hitza duten kartel piloa ikusita, Gabon garaia dela ondoriozta dezakegu. Kasu honetan, erakusleihoetan haur pare bat bakarrik dago, jostailuei begira. Zein jostailu ikus daitezke erakusleihoan? Dendaren atzealdean trizikloak eta panpinentzako kotxeak daude, zintzilik. Lehenengo beira-arasan, arotzeria jokoa ikus daiteke, bere tresnekin: zerra, kurrika, eskuila... Horretaz gain, miniaturazko autoak eta sukalde-joko txikiak ere badaude. Erakusleiho handienean panpinak daude, bakoitza bere sehaskarekin.

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

"Sin Rival" tindategia

Idiakez kaleko 7. zenbakiko Sin Rival tindategiko publizitateak honela dio: Kolore guztietako tinduak. Lehorreko garbiketa. Doluzko jantziak 24 ordutan. Erakusleihoen gainean honela zioen: Errenteriako artile-industria. Erakusleihoetan, garaiko hainbat janzki ikus daitezke, eta barruan argi gutxi zegoela antzeman dezakegu. Ezkerraldean atariko zenbakia irakur daiteke: 7 (Idiakez kalea). Eskuinaldean, beste saltoki bat ikus dezakegu, eta erakusleiho modernista zuela ematen du, estilo horretan ohikoak baitira mota horretako kurbak.
 

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PACO MARI

"El Búfalo" kapusaiak (1950. urte inguruan)

Garibai kaleko 6. zenbakian zeuden El Búfalo euritako jantziak. Lokalean bertan ekoizten zituzten salgaiak, eraikineko lehenengo solairuan, hain zuzen. Argazkian, langileak (gehienak emakumeak) denda aurrean daude, markaren ibilgailu baten alboan paratuta. Simón Liceras jauna zen jabea (markesinan ikus daitekeen moduan, "El Búfalo" errotulu nagusiaren azpian), eta hura hil zenean, alargunaren esku geratu zen.

 

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak