Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN

Segizioa (1930)


Zalgurdi ikusgarria dugu hemen, erabat beltza. Egurrezko errezelaren dekorazioan, nabarmena da garezur beldurgarria. Bi zaldi ari dira gurdiari tiraka, eta dotore jantzitako gurtzainak gidatzen du, eskuan kapela luzea daramala. Hildakoaren senide hurbilak zalgurdiarekin batera doaz, gurditik ateratzen diren zinta beltz zabal batzuek oratuta. Argazkiko segizioa geldirik dago Zurriolako zubiaren irteeran, Ramon Maria Lili pasealekuan sartzeko prest.
 

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN

Neskato baten gorpuaren segizioa (1942)

Harrigarria da neskato baten hilkutxa ikustea bi zaldiek gidatutako zalgurdi zuriaren gainean, eta harekin batera, neska taldea doa, loreak eskuan dituztela. Argazkia Argentinar Errepublikaren Pasealekuan hartu zen, Santa Katalina plazaren parean.
 

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

Jose María Usandizagaren gorpuaren segizioa (1915)

Hiriak biziki estimatzen zuen José María Usandizaga musikaria (1887-1915). Gazte hil zen arren, obra sinfoniko eta ganberako obra ugari idatzi zituen, baita zarzuelak ere, hala nola, Mendi-Mendiyan eta Las Golondrinas.

Betiko atsedenerako hileta-elizkizuna 1915eko urriaren 6an izan zen, hil osteko egunean, Santa Maria elizan. Hiletara bertaratu ziren Gasteizko eta Ciudad Realeko gotzainak, erreginaren ordezkari bat, eta hiriko erakunde kulturaletako autoritateak eta zuzendariak. Donostiako Orfeoiak Perosiren Gran Misa eta Esnaolaren Dies Irae interpretatu zituen. Hileta-elizkizunaren ostean, jende mordoa joan zen hildakoaren etxera, Garibai kalean kokatua. Gorpua prozesioan eraman zuten bertatik, milaka pertsonek jarraituta, eta, autoritateez gain, Donostiako Orfeoiak eta Udaleko Bandak parte hartu zuten. Azken horrek hileta-martxak eta Mendi-Mendiyan obraren Ave María interpretatu zituen.

Argazkian ikus daiteke orkestra "Las Golondrinas" obraren hirugarren ekitaldiaren preludioa interpretatzen ari dela Victoria Eugenia antzokiko atean, musikagilearen hilkutxaren aurrean. Nabarmentzekoak dira ateetako oihal zintzilikariak eta "Lion d'or” kafetegiko kartela. Izan ere, kafetegia itxi ostean, Ikuskizun eta Turismo Zentroko bulegoak egon ziren bertan urte askotan, eta, egun, antzokiko leihatilak daude aurki ditzakegu.

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PACO MARI

Astigarraga (1952)

Donostiako Udaltzaingo buruaren gorpuaren segizioa, orduan Donostiako auzo zen Astigarragako kaleetan barrena. Hildakoa Antonio Almandoz jauna izango da ziurrenik, Arrobitzulo baserrian bizi zena, Astigarragan. Donostiako lau udaltzainek hilkutxa daramate bizkarrean. Eskuinean, bi udaltzainek eta basozain batek hilkutxari lotutako zinta beltzak eusten dituzte. Ezkerrean, berokiz eta gorbataz jantzitako gizon batek zintetako bat darama. Javier Saldaña falangista da, hiriburuko alkatea(1949-1952).

Segiziora udaltzain, basozain eta merkataritza-gauzain ugari bertaratu ziren. Azken horiek lore-koroa zeramaten, eta zintan "los serenos de comercio a su jefe" irakur zitekeen.
 

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak