Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para agrandar la imagen © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN

"La Fe" kare fabrika hidraulikoa


Lehenengo planoan, "La Fe" kare fabrika hidraulikoaren instalazioak ikus ditzakegu. Beraz, zementu fabrika bat da. Atzean, Loretopea ikus daiteke, eta, horren gainean, Miramar Jauregia sortu aurretik zegoen ermita zaharra ikusi beharko litzateke. Urrutian, Ondarretako kartzela ikusten da, hondarretatik azaleratzen. Horren gainean, Satrustegi dorrea.

Igeldo mendian oraindik ez dago XX. mendean eraikiko ziren jauregien arrastorik, ezta XX. mendean egin ziren jolas-parkearena eta bertako funikularrarena ere. Mendi tontorrean, “La Farola” ikus daiteke, hau da, Donostiako Kontsulatuak XVIII. mendean eraiki zuen itsasargi zaharra. Dagoeneko ez zen itsasargitarako erabiltzen, baina egiteke zeuden oraindik inguruko paisaiari so egiteko (eta aurreneko urteetan baita txirrista jartzeko ere) dorretzar bihurtuko zuen berrikuntzak.

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

“El León” garagardo fabrika(1921)

Juan eta Teodoro Kutz anaien fabrikak, Suchard txokolate eta gozoki fabrikarekin eta "Lagarto" xaboi fabrikarekin batera, industrialde handia osatzen zuten Antiguoko auzoan. Gaur egun, fabrika horiek desagertuta daude, eta bizitokirako auzo bilakatu da.

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PACO MARI

Cementos Rezola fabrika (1940. urte inguruan)

Argazkikoa ez da gaur egungo Errekaldeko fabrika, aurretik zutena baizik. Fabrika hura 1960. urtean desagertu zen, eta berria eraiki zen leku berean. Irauten duten elementu bakarrak hormigoizko hiru siloak dira. Gaur egun, Rezola Donostiako industria handi bakarra da.

 
GureGipuzkoa.net | ´Pulse aquí para ampliar la imagen.© CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PACO MARI.

Tabako fabrika (1950. urte inguruan)


1880. urtean, Donostian tabako fabrika eraikitzeko izapideak egiten hasi ziren, Garibai kalean zegoen fabrikaren baldintzak hobetze aldera. Zortzi urtez eskaera, eztabaida eta tanteotan ibili ondoren, 1888. urtean Udala eta Estatua akordio batera iritsi ziren. Horren arabera, Udalak 13.277 metroko lursaila lagatzen zion Compañía Arrendataria de Tabacos enpresari,Iparraldeko geltokitik gertu. Obren aurrekontua 1.250,748 pezetakoa zen, eta Udalak horren erdia ordainduko zuela adostu zuten. Eraikinak bere helburua betetzeari utzi zionean, enpresak Udalari itzuli zion bere garaian ordaindutakoa eta gainontzekoa erosi zuen.

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak