Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para aumentar el tamaño. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN

Matxinatutako soldaduak Donostian(1936)

Kamioi zahar batek soldadu taldea darama Donostiako Garibai eta Andia kaleen bidegurutzean. Atzeko eraikina Arteen eta Ofizioen Eskola zaharra da, dagoeneko Gipuzkoako hiriburuko Postetxeko egoitza nagusi bihurtuta.

Argazkiak ez du datarik, baina ziurrenik 1936ko irailaren 13koa da, Lakarreko Tertzioa eta Errepublikaren aurka matxinatutako beste tropa batzuk Donostian sartu ziren unekoa. Espaloian, argi eta garbi ikus daiteke oinezko batek besoan agur falangista egiten diola argazkiko kamioiaren atzean doan beste kamioia bati.
 

 


GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. AGUSTINA ZUGASTI.

“Tiznao” bat Donostiako kaleetan (1936)

Argazki hau ere 1936ko irailaren 13 inguruan hartutakoa da, eta, bertan, bando "nazionaleko" soldadu taldea ikusi daiteke (falangistak ziurrenik), besoa goian Erregina Erregentearen kaletik doan ibilgailu blindatu bati agur eginez.

Gerra Zibilaren lehen urteetan, gehienbat armada errepublikanoak argazkian ikusi daitekeenaren moduko ibilgailuak egiten zituen (“tiznao” deitzen zitzaien), autobusak eta bestelako garraioak txapa metalikoz estalita. Ziurrenik hemen ikusten duguna armada matxinatuari konfiskatu zitzaion. Ibilgailu horiek, antiestetikoak izateaz gain, militarki alferrikakoak ziren, pisu handia zutelako eta oso potentzia gutxi. Ondorioz, maniobrak egiteko mugikortasuna eta abiadura murrizten zen, eta balen kontra babes gutxi ematen zuten (batere ez artilleriaren kasuan). Gainera, ez zeuden behar bezala armatuta, eta zenbaitetan, arma arinak tirokatzeko zulo txikiak baino ez zituzten.

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aqui para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN

1936ko irailaren 16an, Kursaal aurrean (Erreketeen egoitza nagusia), segizioa egin zion José Manuel Gorospe errekete tenienteari, Mendizorrotz inguruan lehian hila. Tokiko prentsak gertakariaren berri eman zuen: ... ”Kursaal aurrean bildutako jende andanaren ondorioz, ezin zen eraikinera sartu eta are gutxiago hil-kaperara iritsi… Goizeko hamaikak ostean, segizioa abian jarri zen. Zerraldoa aberriaren bandera loriatsuaz estalita zegoen eta hildakoaren adiskideek zeramaten bizkarrean, ordenantza salbak egin zituzten metrailadoreekin, eta publikoa oihuka eta bibaka hasi zen, gogo biziz. Gora Espainia, Gora martir tradizionalistak, Gora Kristo Erregea, gora Erlijio Katolikoa, Erreketeak, Espainia bakarra eta banaezina, Donostiako askatzaile ausartak, eta errekete kementsuak… behin eta berriz deiadar egiten zuten.”

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN

Irailaren 19ra aldera, matxinatutako soldaduek motordun txalupa (“gasolinera” izenez ezagunak) gaitu zuten hiriaren itsas ingurua zaintzeko. Tripulazioan hamabi bat karlista eta falangista pare bat zeuden, fusilekin eta metrailadoreekin armatuta. Garai hartako prentsaren arabera (ez da oso fidagarria) itsasontzi bat ematea lortu zuten: "... Harrapakin ona lortu zuten: Ezkerreko zazpi abertzale, armatutako hamaika mendigoizale, eta Irujo, 59.100 pezetarekin… Guztiek hilketan parte hartu zuten, Espainiaren minaren gaizkideak ziren, gerra bokaziorik gabekoak. Itsasoan traizio bikoitzari bide eman zioten, hondoratzen saiatu ziren aberriaren kontra eta abandonatu zituzten adiskideen kontra” (La Voz de España (1936-9-20). Artikuluak aipatzen duen Irujo hori Pedro María Irujo zen, Manuel Irujo ministroaren anaia. Irailaren 23rako, Ekialdeko Itsas Sektorea osatu zen, eta hiru txalupa zituen hasiera batean, Juan Tornos erreketearen itsas tenientearen agindupean. Txalupetako bat Stella Maris zen (argazkikoan agertzen dena), eta tenientea erdian eserita dagoen ofizial bizarduna da.

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para agrandar la imagen. © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN

1936ko irailaren 20ko goizeko hamaiketan, Santa Maria elizan Te Deuna egin zen, Jainkoari eskerrak emateko matxinatutako tropek lortutako garaipenengatik. Elizkizuna Valladolideko artzapezpikuak (Remigio Gandásegui) egin zuen, eta Defentsa Nazionalerako Batzarraren burua bertaratu zen (Cabellanes jenerala). Ospakizunaren amaitutakoan, Armadak, Falangeak eta Erreketeek desfilatu zuten. Argazkian, falangisten desfilea ikus daiteke, Askatasun Etorbidean zehar.

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak