Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen

Uliako tranbia (edo trenbidea) (1908 urte inguruan)

Ulia mendiko trenbidea estatuak emandako lehen trenbide elektrifikatua zen trenetarako bakarrik erabiltzen zena. Donostiako Ategorrieta auzoa eta Ulia mendia lotzen zituen, eta, azken horretan, jolas-parkea zegoen eraikita, garai hartako gustuen araberakoa. Obrak 1901. urtean amaitu ziren, baina ez zen 1902aren ekainaren 8ra arte martxan jarri, material mugikorra berandu iritsi baitzen: hiru automotor eta hiru atoi ireki (jardinera motakoak), Carde y Escoriaza enpresak fabrikatutakoak.


Bideak trenbide bakarra zuen. Metro bateko zabalera eta 3.088 metroko luzera zituen, eta malda handia zuen. Bidearen hasiera Ategorrietan zegoen, hirigunetik zenbait kilometrora, eta, horregatik, Konpainiak akordioa sinatu zuen Donostiako Tranbia Konpainiarekin, tranbia sarea erabiltzeko, zerbitzua Boulevardetik hasi zedin. Elektrifikazioa gas-motorrean oinarritzen zen, eta dinamoari eta metagailu osagarri batzuei konektatuta zegoen. Geltoki nagusia Ategorrietan zegoen, eta bertan zeuden kotxe-tokiak ere (1907an handitu ziren).

1907. urtean, parke barruan “funikularra” jarri zuten, eta jolas-parkeko beste paraje batzuetara igotzeko aukera ematen zuen. Bidaiari kopurua asko handitu zen, eta Konpainiak material mugikorra bikoiztu zuen, kotxe-tokien edukiera areagotu zuten eta Donostiako Tranbia Konpainiarekin adostu zuen Ategorrietaraino zihoan bigarren bide bat eraikitzea, gastuak erdibana ordainduta.

1912. urtean, Igeldon beste jolas-parke bat inauguratu zuten, eta erabiltzaile kopurua asko jaitsi zen. Halaber, 1917. urtean, enpresari gas-hornidura moztu zioten, eta zerbitzua eten egin zen. Argazkian goiko geltokia ikusi daiteke, estalpe txiki batekin eta bi nasekin.

 


 | Pulse aquí para ampliar la imagen
 

Uliako teleferikoa

Garai hartan “funikular” deitzen zitzaion baita ere. Torres Quevedo ingeniari ezagunaren obra izan zen, eta 1907ko irailaren 30ean inauguratu zuten, jatetxea parkearen goiko aldearekin lotzeko, bien artean zegoen distantzia -280 metro inguru- eta altitudeari -28 metro- libratze aldera.

Irteerako geltokia egurrezko etxolatxoa zen, hiru metroko altura zuen plataforma baten gainean. Lotura sei kable metalikoz osatuta zegoen, hiru kableko bi serietan banatuta. Kableak erraila gisa funtzionatzen zuten, eta horietatik, gurpildun plataforma bat zebilen. Plataformatik ontzitxo bat zintzilik zeraman, eta, bertan, hamazortzi bidaiari garraia zitezkeen. Kable amaigabe batek plataforma eta ontzitxoa eramaten zituen, 12 ZP-ko indarra zuen motor elektrikoaren bidez. Teleferikoak ez zuen asko iraun. Izan ere, Uliako tranbia zerbitzuz kanpo geratu zenean, ez zen erraza bisitarientzat mendira iristea.
 

 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar la imagen© CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN

Uso-tiroa Ulian(1928)

Parkeko jolasetako bat “uso-tiroa” zen, eta askaldegia zuen, argazkian ikus daitekeen modura. Oraingo honetan, pertsonez betetako hainbat mahai ilararekin. Parkea itxi zenean, udaletxeak hartu zuen, plater-tiroa bilakatu zen, eta Basollua sozietateak kudeatzen zuen. 90. hamarkadan, emakida amaitu zitzaion, eta hainbat urtetan itxita ostean, udaletxeak askaldegia berritu eta tiro instalazioak itxi zituen.
 

 
GureGipuzkoa.net | Pulse aquí para ampliar

"Peña del Ballenero" (Baleontziaren haitza ) (1907. urte inguruan)


Uliak zituen erakargarritasunen artean behatokiak zeuden. Harri tontor naturalak ziren, ez oso handiak, eta eskailerekin eta eskudelekin gaituta zeuden: Baleontziaren, Erregearen eta Arranoaren haitzak.
Gaur egun mantentzen dira, baina ez dute eskudelik eta eskailera-mailak egoera txarrean daude. Argazkian, Baleontziaren haitza ikus daiteke, identifikazio kartelarekin. Oroitarriak ditu, eta bale irudiarekin margotutako lauzen azpian honako hau irakur daiteke: "X. mendeko baleontzi gipuzkoarrentzako talaia" gaztelaniaz, euskaraz, frantsesez eta ingelesez.

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak