IRUNGO ALARDEA
GureGipuzkoa.net |
Pulse aqui para ampliar la imagen © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN
2011ko alardean 10.000 irundar baino gehiagok
parte hartu bazuten ere —gaur egun hirurogeita hamarretik gora
biztanle ditu—1926an ez ziren horrenbeste, herrian hogei mila bat
biztanle besterik ez baitzegoen. Argazkian, infanteriaren salbetako
bat ikus dezakegu. Atzean, kapitaina dago, salba egiteko agindua
emanaz, eta lehenengo ilaran, berriz, konpainiaren bandera
eskopetaren kanoian eramateko ardura duen kaboa ikus dezakegu (hori
dela eta, ezin du salban parte hartu).
|