PROCESIÓN DE ESCOLAPIOS 1943
|
Gure Gipuzkoa © CC BY-SA: Elósegui Irazusta, Jesús
Eskolapioen ikastetxeak maiatzean antolatutako
prozesioa oso garrantzitsua zen herritarrentzat. Argazkian, zenbait
mutiko ikus ditzakegu (gizonezkoen eskola zen), “lehen jaunartzeko"
jantziekin, eta aurretik, beste mutiko bat, Artzain Onaren moduan
karakterizatuta (bildotsarekin); alboetan, berriz, aingerutxoz
jantzitakoak ikus ditzakegu (bizkarrean hegalak zituztela), apaizaren
begiradapean. Argazkitik kanpo, jada, atzetik zihoazen Pragako Jesus
haurraren irudia, San José de Calasanzen irudia, txistularien banda,
udalbatza, musika-banda eta herritarrak, orokorrean.