Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

FRANCO VISITA TOLOSA (1948)

 


 | GureGipuzkoa.net © CC BY-SA: Fondo Foto Car. Vicente Martín

1948ko abuztuaren 24ko arratsaldean, Tolosara etorri zen bisitan Franco jenerala, Burgostik, nekazaritza eta abeltzaintzako lehenengo lehiaketaren inaugurazioan parte hartzeko, Igarondo Zumardi Handian. Bertan, bostehun abelburu inguru pilatu zen, eta Gipuzkoako nekazaritza-ekoizpenaren adibide ezberdinak ikus zitezkeen.

Franco jarraigo osoarekin iritsi zen orduko Eskolapioen plazan zegoen tribunara, bandera espainiarrekin eta sinbolo Falangistekin eta tradizionalistekin apainduta zegoena. Halaber, kuriosoa bada ere, haren parean "Gipuzkoako Nekazari Anaitasunak Francorekin" zioen pankarta irakur zitekeen. Haren inguruan Colon batailoiaren tropak bildu ziren, ohoreak eginaz, baita gazte falangistak ere, uniformea jantzirik.

Fermín Sanz-Orrio sindikatuen ordezkari nazionalaren (argazkian) hitzak entzun eta gero, Gipuzkoako nekazarien eta abeltzainen ermandade sindikalen izenean, ermandadearen Gizon Handiaren titulua eman zioten. Bi karrozek desfilatu zuten; haietako batean baserri bat ikus zitekeen, eta baita abelburuen irudikapen bat ere, beren jabeekin batera (ordubete iraun zuen, eta amaieran, Franco Donostiara joan zen, oporraldiei hasiera emateko).
 

 

 

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak