"BRIGADA DE NAVARRA" (1937)
|
GureGipuzkoa.net © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN
1937ko azaroaren 7an, Berazubiko estadioan omenaldia egin zitzaion
Nafarroako Bosgarren Brigadari. Bertan, ikuskatze militarra egin zen,
meza eman zen, eta Tolosako alkatearen (Fidel Azurza), Gipuzkoako eta
Nafarroako aldundietako lehendakarien diskurtsoak entzun ziren,
Quemadas-ko kondearen eta Luis de Arellanoren diskurtsoak, hurrenez
hurren. Ekitaldi horien atzetik, José López-Pinto jeneralak, unitate
guztien aurrean, talde-dominak ezarri zizkien, gorbaten modura, unitate
hauen banderei: San Migelen tertzioari, Nafarroako Falangearen lehenengo
eta hirugarren banderei; 23 zk. Ameriketako hirugarren errejimentuaren
hirugarren batailoiaren metrailadoreen konpainia mistoari; eta 5. zk.
“Regulares de Alhucemas-ko Erregularren laugarren danborrari. Jarraian,
banako domina militarrak ezarri zizkien Juan Fernandez Capalleja, Carlos
Ruiz García eta Argimiro Imaz Echeverría komandanteei (kondekoratutako
Tutor koronelak ezin izan zuen bertaratu). Gero, zenbait agintarik talde-domina
jarri zieten kondekoratutako unitateetako ofizialei, klaseei eta tropari.
Halaber, bedeinkatua izan zen Tolosako Margaritek Tolosako Konpainiari
oparitutako bandera. Tolosarrek eta donostiarrek osatutako konpainia zen,
gehien bat. López Pinto jeneralaren hitzaldiak amaiera eman zion
ekitaldiari, eta, gero, zeremonian parte hartu zuten tropek San
Frantzisko pasealekutik desfilatu zuten.
Goiko argazkian omenaldira bertaratu ziren tropak ikus ditzakegu, Tolosako
kaleetan barrena desfilatzen (argazkiaren erdian Gipuzkoako Artxibo
Nagusiaren goiko partea ikus daiteke).
|
Gure Gipuzkoa.net © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN
Beheko argazkian, berriz, Brigada López-Pinto
jenerala ikus dezakegu, Tabor komandanteari (Tarbuch batekin) banako
domina jartzen, meritu militarrari. Aurretik doaz Imaz eta Ruiz
komandanteak.
|