ORIA IBAIA
Oria da Gipuzkoako erreken artean luzeena eta arroa zabalena duena
(889km2). Billabonatik pasatzean zubi bat du (Zubimusu izenekoa) eta
askotan gertatzen den moduan, bi udalerri ezberdin lotzen ditu: kasu
honetan eskuinean Billabona eta ezkerrean Zizurkil. hiru arku ditu,
erdikoa askoz handiagoa da, hiruki formako ezproiez hornitutako bi
pilarek osatua eta bere profila apur bat alomatua da. Zubi gehienak
bezala sarritan handitu eta berritu da. Berrikuntza indartsuena agian XX.
mende erdialdean egin zena izan zen, orduan bere arkuetako baten
jatorrizko fabrikazioa hormigoi armatuzko oholtza batekin ordezkatu zen.
Oso ezberdina litzateke argazkiak duela hogeita hamar urte izango zukeen
itxura, Tolosako paper fabriketatik zetorren apar zuria, gaur egun
zorionez, lasai asko igeri egiten duten arrainekin ordezkatuz.
Argazkia: JAS, 2007
Kokapena: Billabona
|