Artelatza (Querqus suber)
Artelatz gutxi dago
Gipuzkoan. Gehienak Zarautz inguruan daude. Artelatza eguzkiak argitu eta
berotzen duen alderdietan hazten da, itsasoaren mailatik 200 metrora arte,
gutxi gorabehera.
Zurtoineko eta adar
handien azaletik kortxoa ateratzen da. Behe kupula itsurako adaburua du
eta 10m eta 20 metro bitarteko altuera izan dezake. Hostoak aski okerrak
izan ohi ditu. Hosto iraunkorra, obala, akutua, gogorra, inguru zimurtu
ala kizkurtuarekin du. Maiz behera okertua dago eta zurtoin punta apur bat
altxatua eta okertua du. Alde bakoitzean puntan amaitzen diren 5-6 gingil
somero ditu. Ezkurra da artelatzaren fruitua. Artelatzaren ezkurrak 1,3
edo 5 zentimetro bitartean neurtzen ditu.
Argazkia: JAS, 2004ko ekaina
Non: Zarautz, Vista Alegre
|