Argazki@

Home  

Index

Euskaraz  

Español

Baserriak   

Caserios

Kostaldea  

Costa

Landaretza   

Vegetación

Arkitektura   

Arquitectura

Eskultura   

Escultura

Iturraran   

Iturraran

Ibaiak   

Ríos

Miramon   

Miramon

Donosti zaharra   

Viejo Donostia

Irun zaharra   

Viejo Irun

Tolosa zaharra   

Viejo Tolosa

  Gaztainondo (Castanea sativa)

Fagazeoen familiako da gaztainondoa eta 25 metro neurtzera ere iris daiteke. Enbor motza eta gogorra du; zahartzen den neurrian azala zartatuz joaten zaio.  Adar gogorrak eta ugariak ditu. Adaburu trinko eta biribildua izaten du.  Lehen kimuak gorri ilunak dira eta punta zuria dute. Hostoak lantza-formakoak, horzdunak eta handiak dira; 12 eta 20 zentimetro bitartean neurtzen dute. Goialdea berde bizia da.  Lore arrak gerbatan daude  eta 10 eta 20 zentimetro bitartean neurtzen dute. Emeak gutxiago ikusten dira eta arren oinarrian daude. Maiatzean loratzen da.

Fruitua kupulan elkartzen da, arantzatsua  eta borobildua da. Bost eta sei zentimetro bitarteko zabalera dute. Irekitzen diren lau kusku ditu eta barruan jan daitekeen fruitua dago: gaztaina.

Argazkia: JAS, 2004ko ekaina

Non: Arkaleko harkaitzak

 

 


© Todos los derechos reservados. © Eskubide guztiak gorderik.

Condiciones de uso de las fotografías. Argazkiak erabiltzeko baldintzak