Asuna
Urtikazeoen familiako
landare belarkara, dioikoa eta bizikorra da asuna. Asun nagusia (Urtica
dioica) errepideetan zehar, hondakinetan edota erein gabeko lekuetan
hazten da, besteak beste. Lurzoruaren gainean etzanda hazten den
zurtoina du, ots, errizoma herrestaria. Zurtoin prismatikoa eta zuzena
du.Hostoak aurkakoak, obatuak eta horzdunak dira. Loreak, berriz,
txikiak eta unisexualak dira. Mordotan elkartuak daude eta hosto
galtzarbeetatik zintzilik. Arrek lau lorezil dituzte eta emeek, berriz,
lau pistilo. Zurtoina eta hostoak ile erresumingarriz estalita daude.
Iletxoak oso hauskorrak dira eta hautsi bezain laster hazkura handia
eragiten duen likidoa isurtzen du.
Argazkia: JAS, 2004ko ekaina
Non: Arkale
|