Itsas pinu (Pinus pinaster)
Itsas pinuak 40 metrora
arteko altuera izan dezake. Urte asko dituzten zuhaitzek enbor garbiak eta
sinuatuak dituzte. Adar horizontalak eta zima zabalak eta lauak ere
nabarmenak dira. Beste ezaugarri nabarmena azalaren itsura da, izan ere
pitzadura sakonak ditu; horrela, kolore gorrixka duten plaka irregularrak
sortzen ditu.
Hosto erdizirkularrak
ditu, berde grisaren antzeko koloreduna. Luzeak dira (20 zm ingurukoak)
eta binaka hazten dira. Adar guztietan daude ananak, batzuetan mordoskak
osatuz. Kolore ilun baina disdiratsua dute.
Kantaurialdean oso
ohikoa da itsas pinua. Basoak birpopulatzeko oso erabilia izan da (Landetan
batez ere).
Argazkia: JAS, 2004ko ekaina
Non: Ulia mendia
|