GIPUZKOAKO KOSTALDEA
Kostaldean, itsaslabarrak, dunak, padurak, irlak, hondartzak… bezalako paisaia
interesgarriak aurki ditzakegu. Hondartzak dira agian deigarrienak, izan ere,
pertsonen atseginerako erabiltzen baitira zuzenean.
Hondartzak sedimentu pilaketen ondorioz sortutako kostalde baxuak dira eta bere
neurria hondarra (0,05 eta 3 arteko milimetroko diametroa) eta legarraren (5 eta
25 arteko milimetroko diametroa) baitan dago. Sedimentuek itsasertzeko uraren
jardueraren eragina jasaten duten zonaldetan kokatzen dira hondartzak.
Olatuen hedapena eteten duten fenomenoekin lotzen da hondartzen eraketa, izan
ere, eten horren ondorioz batez ere erreketatik datozen kargen garraioa ekiditen
da. Behin karga hori sedimentatu ostean, materialak olatuen astindua jasaten du
eta hala materialak morfologia berezi bat hartzen du.
Bere eraketa artifiziala ere izan daiteke, gizakiak ingeniaritza lanak egin
ostean material artifizialak sartzean. Gipuzkoako hondartza gehienak mistoak
dira: hasiera batean naturalak ziren baina kai-mutur eta harri-lubetaz hobetu
edo moldatu egin dira.
|