GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen
Uliako tranbia (edo trenbidea) (1908 urte inguruan)
Ulia mendiko trenbidea estatuak emandako lehen
trenbide elektrifikatua zen trenetarako bakarrik erabiltzen zena.
Donostiako Ategorrieta auzoa eta Ulia mendia lotzen zituen, eta,
azken horretan, jolas-parkea zegoen eraikita, garai hartako gustuen
araberakoa. Obrak 1901. urtean amaitu ziren, baina ez zen 1902aren
ekainaren 8ra arte martxan jarri, material mugikorra berandu iritsi
baitzen: hiru automotor eta hiru atoi ireki (jardinera motakoak),
Carde y Escoriaza enpresak fabrikatutakoak.
Bideak trenbide bakarra zuen. Metro bateko zabalera eta 3.088 metroko
luzera zituen, eta malda handia zuen. Bidearen hasiera Ategorrietan
zegoen, hirigunetik zenbait kilometrora, eta, horregatik, Konpainiak
akordioa sinatu zuen Donostiako Tranbia Konpainiarekin, tranbia sarea
erabiltzeko, zerbitzua Boulevardetik hasi zedin. Elektrifikazioa gas-motorrean
oinarritzen zen, eta dinamoari eta metagailu osagarri batzuei
konektatuta zegoen. Geltoki nagusia Ategorrietan zegoen, eta bertan
zeuden kotxe-tokiak ere (1907an handitu ziren).
1907. urtean, parke barruan “funikularra” jarri zuten,
eta jolas-parkeko beste paraje batzuetara igotzeko aukera ematen zuen.
Bidaiari kopurua asko handitu zen, eta Konpainiak material mugikorra
bikoiztu zuen, kotxe-tokien edukiera areagotu zuten eta Donostiako
Tranbia Konpainiarekin adostu zuen Ategorrietaraino zihoan bigarren bide
bat eraikitzea, gastuak erdibana ordainduta.
1912. urtean, Igeldon beste jolas-parke bat
inauguratu zuten, eta erabiltzaile kopurua asko jaitsi zen. Halaber,
1917. urtean, enpresari gas-hornidura moztu zioten, eta zerbitzua eten
egin zen. Argazkian goiko geltokia ikusi daiteke, estalpe txiki batekin
eta bi nasekin.
|
Pulse aquí para ampliar la imagen
Uliako teleferikoa
Garai hartan “funikular” deitzen zitzaion baita ere.
Torres Quevedo ingeniari ezagunaren obra izan zen, eta 1907ko irailaren
30ean inauguratu zuten, jatetxea parkearen goiko aldearekin lotzeko,
bien artean zegoen distantzia -280 metro inguru- eta altitudeari -28
metro- libratze aldera.
Irteerako geltokia egurrezko etxolatxoa zen, hiru
metroko altura zuen plataforma baten gainean. Lotura sei kable metalikoz
osatuta zegoen, hiru kableko bi serietan banatuta. Kableak erraila gisa
funtzionatzen zuten, eta horietatik, gurpildun plataforma bat zebilen.
Plataformatik ontzitxo bat zintzilik zeraman, eta, bertan, hamazortzi
bidaiari garraia zitezkeen. Kable amaigabe batek plataforma eta
ontzitxoa eramaten zituen, 12 ZP-ko indarra zuen motor elektrikoaren
bidez. Teleferikoak ez zuen asko iraun. Izan ere, Uliako tranbia
zerbitzuz kanpo geratu zenean, ez zen erraza bisitarientzat mendira
iristea.
GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar la imagen© CC BY-SA:
KUTXA FOTOTEKA. FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN
Uso-tiroa Ulian(1928)
Parkeko jolasetako bat “uso-tiroa” zen, eta
askaldegia zuen, argazkian ikus daitekeen modura. Oraingo honetan,
pertsonez betetako hainbat mahai ilararekin. Parkea itxi zenean,
udaletxeak hartu zuen, plater-tiroa bilakatu zen, eta Basollua
sozietateak kudeatzen zuen. 90. hamarkadan, emakida amaitu zitzaion, eta
hainbat urtetan itxita ostean, udaletxeak askaldegia berritu eta tiro
instalazioak itxi zituen.
GureGipuzkoa.net |
Pulse aquí para ampliar
"Peña del Ballenero" (Baleontziaren haitza ) (1907.
urte inguruan)
Uliak zituen erakargarritasunen artean behatokiak zeuden. Harri tontor
naturalak ziren, ez oso handiak, eta eskailerekin eta eskudelekin
gaituta zeuden: Baleontziaren, Erregearen eta Arranoaren haitzak.
Gaur egun mantentzen dira, baina ez dute eskudelik eta eskailera-mailak
egoera txarrean daude. Argazkian, Baleontziaren haitza ikus daiteke,
identifikazio kartelarekin. Oroitarriak ditu, eta bale irudiarekin
margotutako lauzen azpian honako hau irakur daiteke: "X. mendeko
baleontzi gipuzkoarrentzako talaia" gaztelaniaz, euskaraz, frantsesez
eta ingelesez.
|