Txikoria- belar (Taraxacum
officinalis)
Konposatuen familiako
landare belarkara eta bizikorra; 10 eta 60 zentimetro inguru neurtu
ditzake. Zurtoin adarkatua, lantza-formako hosto horzdun eta sarritan
eseriak eta kapitulu moretan elkartutako loreak dituena. Loreal apirila
eta udazkena bitartean agertzen dira. lore liguladunak dira eta bakarka
hazten dira. infloreszentzia horietatik fruitu esferiko eta arinak
hazten dira. Kardulaun txortendun eta lumadun osatutako akenioak izaten
ditu, kuxin antzeko baten barruan sartuta. Heltzen direnean gorderik
dauden lekua ireki egiten da eta lumei esker haizeak distantzia jakin
batera eramaten ditu fruituak. Txikoria belarra zelaietan haztea da
ohikoena. Hostoak udaberrian jan daitezke, gordinik (entsaladan,
esaterako) edota egosita. Fruituak gordetzen diren edukinontziak ere
jaso egiten dira txoriei jaten emateko.
Argazkia: JAS, 2004ko ekaina
Non: Pagoetako parke naturalean |