Hurrengo urtean (1875), abenduaren 5ean, bilera egin zuten Gipuzkoako
Tolosa herrian Araba, Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa eta Gaztelako postetxeen
zuzendariek: posta-tarifak aldatzea erabaki zuten karlistek menpean
zeukaten lurralde osoan.
Tarifa horiek indarrean jartzeko, seilu berria egin behar izan zuten,
erreal baten 50 zentimo balio zuena. Seilu berriak berde kolorea hartu
zuen; eta erreal bat balio zuena, berriz, marroia izatera pasatu zen.
Bi seiluak Jose Laborderen tailerrean inprimatu ziren,
Tolosan. Hasierako tirada 500.000 bat alerena
izan zen, seguruenik. 1875eko martxoaren 1ean hasi ziren zirkulatzen, eta
gerraren amaierara arte jarraitu zuten indarrean, 1876ko otsailera arte. |