Errepublikaren legediak baimena eman zuen tokian
tokiko Kontseiluak ongintzako erakunde jakin batzuen kudeaketa bere gain
har zezan, baina ez zuen inola ere baimendu posta-seiluak inprimatzea
erakunde horiek finantzatzeko. Nolanahi ere, berariazko debekurik ez
zegoenez ongintzazko binetak jaulkitzeko, agintariek horretarako aginpidea
bazutela uste izan zuten. Horrek binetak izugarri ugaritzea ekarri zuen,
eta horiei gehitu behar zaizkie izaera politikoa zutenak ere.
Errepublikaren gobernuak ez zuen inoiz ezagutu “seilu” horien posta-balioa.
Militar matxinatuek kontrolatzen zuten zonaldean ere
antzeko egoera gertatu zen. Han “Pro seiluak” izena eman zitzaien.
Orrialdearen hasieran, asistencia a frentes y
hospitales (Gipuzkoa) dioen bineta bat ageri da, baita Labordek eta
Labaienek karlismoaren alde Tolosan inprimaturiko beste bi ere. Laugarren
bineta 50. hamarkadan jaulki zen, San Inazio Loiolakoaren mendeurrena
ospatzeko (1556-1956).
|